Zinemaldia 5 iruditan

Español

1- Elkarrizketak

Aitor y Amaiak egunak elkarrizketa artean pasa dituzte. Egunetik egunera pixka bat gehiago kostatzen zen, baina aldi berean beharrezkoa zen lan hau. Gauetan Aitor desesperazio aurpegiarekin gerturatzen zen “bihar zer?”  galdetzera eta irribarre bat ateratzen zitzaion lo egiteko tarte bat izango zuela esaten genionean. Gero poz-pozik zebilen baina egun guztia erlojuaren aurka ibiltzea gogorra egiten da…Hemendik eskerrik asko kazetari guztiei, oso ondo tratatu gaituzue eta. Gutako inork ez zuen espero prensa guztiarengana hain azkar iritsiko ginenik.

entrevistas

2- Estreinaldia

Eguna iritsi zen. Sarrerak agortuta lehen egunetik eta ikusmin handia. Bagenekien bakoitza ideia batekin datorrela zinemara, filmak gauza bat edo beste erakutsiko duelakoan, beraz denetik gerta zitekeen: edo gustatzea edo alde guztitatik jipoitzea. Zorionez lehena gertatu zer eta nahiz eta lehen pasea gauerdia pasata amaitu zen, ia denak filmaren ondorengo solasaldian geratu ziren. Urduritasun eta poz asko azkenik filma zine areto batean ikustean.

coloquio

3- Kafea & garagardoa

Zinemaldian goiz irteten zara etxetik, berandu itzuli eta ordu mordoa pasatzen dituzu Donostian zine, elkarrizketa, bilera eta terraza artean. Guzti horretarako ezinbestekoak dira bai kafeak eta baita eguna amaitutakoan hartutako garagardoak ere. Ideiarik ez zenbat kafe hartu dugun egunotan. Zorionez Donostiako kafea Madrilgoa baina hobea da.

birras

4- Otsokume

Aitor maite dugu baina ezer gutxi dauka egiteko Hugh Jackmanen ondoan, beraz pentsatzen segundu bat bera ere erabili gabe, alde egin genuen denak prentsaurrekoa ikustera (Aitor gutxiengo absolutuan dago beraz, norekin protestatu ere ez zuen ;) )

hugh

 

5- Saria

Aste perfektu bati amaiera emateko falta zena. Hobe gala aurretik bizitutako krisia kontatzen ez badizuegu “zer jantziko dut?” “ta nola jarriko dut ilea?” “zer esangu dugu irabazten badugu?” eta antzekoen artean pasa genuen arratsaldea baina ez dago txanpain kopa batek lasaitu ez dezakeen ezer. Zorionak hasieratik laguntzen aritu zereten guztioi. Sari hau zuena ere bada.

gala merinos y ainhoa

Datorren urtean berriz baina zaila izango da aurtengo esperientzia bikain hau gainditzea. Mila esker baita ere Freak agentziako kideei eta Sonia Uriari, topera aritu baitira lanean guztia ondo atera zedin.

 



Deja un comentario