Urte berri on!

2012 bukatzear da eta mundua oraindik ez da amaitu. Iaz, egun hauetan Amaia eta ni Quiton ginen lanean. Oraindik biak bakarrik geunden Asier ETA bioken laugarren bertsioan lanean eta gaur, atzera begiratuz, aurreratu dugun guztia ikusita ospatzeko asko dugula uste dugu. Apirilean, Cineatica Filmsekin batera CNCINE-k ( Consejo Nacional de Cine del Ecuador) ematen duen diru laguntza lortu genuen. Maiatzan Doxa Producciones proiektura batu zen. Bi inkorporazio hauek sekulako aurrerapausua suposatu zuten: jada ez ginen bi pertsona bakarrik; batera lan egiten duen profesional lantaldea baizik. Amaitzeko, abenduan beste 200 mezenas baino gehiago animatu dira laguntzera. Denon laguntzarekin eta lanarekin Asier ETA biok aurrera ateratzeko behar ditugun baliabideak lortu ditugu.

Zorioneko eta esker oneko sentitzen gara. Ez, mundua ez zen bukatu baina espero dugu hemendik aurrera mundu hobeago eta bidezkoago bat hasteko kondizioak topatzea -edo guk bertan sortzea. Krisi honen aurrean gestio ekonomikoan aldaketa sakonak ekarriko dituen erantzun soziala ikusteko desioa ahaztu gabe, urte zaharrean etxean topa egingo dugu gure harri-koskorra ekartzeko aukera izango dugulakoan. Dokumentalaren bidez euskal gatazka gainditzeko eztabaida konstruktibo bat sortzea espero dugu. Guzti horregatik topa egiten dugu. Urte berri on guztioi!



Deja un comentario