Soinu-banda

Asier ETA bioken musika originalaz arduratu diren bi luxuzko musikari ditugu: Alex Alvear eta Alicia Aleman.

Ekuadorren jaiotakoa da Alex Alvear eta gaur egun Boston (AEB) eta Quito artean bizi den baxu jole, konpositore eta musikaria da. Bere musika oinarri ezberdin askotatik dator: funk, jazz edo R&Betik tangoa edo salsaraino. Hainbat proiektu pertsonaletan lan egin du (Mango Blue eta Equatorial besteak beste) Celia Cruz, Israel “Cachao” López, Osvaldo Golijov edo Paquito D’Rivera bezalako artistekin aritzeaz gain. Egokitzeko erreztasuna duen musikaria izanik, bere lanak, parte hartzen duen proiektuaren arabera aldatzen dira.

Alicia Aleman Tenerifen jaioa da eta gaur egun Madrilen bizi da. Luis Eduardo Aute, Gonzalo Lasheras, Tino di Gerardo edo Javier Colina bezalako artistekin egin du lan besteak beste. Bere influentziak Lasha de Sheila, Joni Mitchel eta Marianne Faithfulletik, Brian Eno, Jeff Buckley edo Tom Waitsera doaz. Baina batez ere musikari paregabea da Alicia Aleman. Bere kantuei ahotsa jartzeaz gain, pianoa, biolontxeloa, bateria eta gitarra jotzeko gai da, horrela, unibertso berdingabe bat sortuz. Hainbat dokumentaletarako musika sortzeaz gain, bi diska editatu ditu (Ciudad de mi eta La suerte) eta oraintxe bere bakarkako hirugarren lana prestatzen ari da.

Film batean musika eta gainerako audio guztiak talde bat osatzen dute. Audioaren edizioa funtsezko pieza da. Horretarako Roberto HGren (Finding The Soundeko kidea) laguntza izan dugu. Off ahotsa bertan grabatzeaz gain, Finding the Soundek sekuentziaz sekuentzia beharrezko ditugun soinu efektuak eta giro soinuak diseinatu ditu. Zineak, baita dokumentalak ere, badu nolabaiteko artifizioa, nolabaiteko magia. Konturatzen ez bagara ere, basoan haizeak mugitutako hostoek hainbat soinu sortzen dituzte, urrutian entzuten den errekak bezala edo kaxa zahar batetik ateratako argazkiek; bakoitzak bere soinu propioa du. Elementu guzti horiek sortu eta bateratzea kontu handiz eta talentuz beteriko lanari esker lortu da.



Deja un comentario