Nor gara?

AITOR MERINO

Aitor Merinoren (Donostia 1972) karrera zinean garatu da batik bat. Besteak beste Montxo Armendariz (“Historias del Kronen”), Pilar Miró (“Tu Nombre Envenena mis Sueños”), Manuel Matji (“Horas de Luz”), Daniel Cebrián (“Cascabel”), Agustí Vila (“Un Banco en el Parque”), Carlos Saura Medrano (“¿Tú qué harías por amor?”), Icíar Bollaín (“Te Doy mis Ojos”) edo Chus Gutiérrez (“El Calentito”) zuzendariekin egin du lan.

Antzerkian ere lan egin du, “Fiesta Barroca” (Miguel Narros), “Lorca al Rojo Vivo” eta “Rosencrantz y Guildenstern

han Muerto” (Cristina Rota), “El séptimo Cielo” (José Pascual), “La Parte del Sol” (Secun de la Rosa) edo “El Mal de la Juventud” (Andrés Lima) bezalako antzezlanetan. Telebistako hainbat telesailetan ere lan egin du.

Zuzendari eta gidoirari bezala burututako bere lehen laburmetraiak “El Pan Nuestro”, hainbat sari jaso ditu eta Goya sarietarako hautatua izan zen.

“Asier ETA biok” bere lehen luzemetraia da zuzendari eta gidoirali bezala.

AMAIA MERINO UNZUETA

Iruñeako Pablo Sarasate konserbatorian musika ikasi zuen eta antzerkia Madrilgo Escuela de Interpretación de Cristina Rota eta Quitoko “Estudio de Actores de León Sierra”

1982an zineman aktore bezala hasi zen lanean. Pedro Olearen “Akelarre” edo Montxo Armendárizen “Tasio” filmetan eta “Nazca” telesailean parte hartu ondoren, Amaia Merinok Ecuadorrera bidaiatu zuen. Ordutik han bizi da.

Hamabost urte daramatza editore eta gidoilari lanetan. Azken urteotan “Proof of Life”, “Blak Mama” eta “Más allá del Mal” filmeetan aritu da lanean.

Orain “Asier ETA Biok” (zuzendari eta editore bezala) eta “La puta Realidad” (aktore lanak ere egingo ditu) filmeetan ari da lanean.

Quitoko “Instituto Tecnológico de Cine y Actuación INCINE” eskolan irakaslea da, edizio eta gidoigintza sailetan.

DOXA PRODUCCIONES

Ikusentzunezkotan lan egiten dugun profesional taldea gara, argazkilaritza, edizioa, eta postproduzioa, ekoizketa propioarekin bateratuz; dukumentalean batez ere.

Publizitatean Nokia, Converse edo Disney bezalako bezeroekin lanean aritu gara bai biralak zein ikusentzunezko bestelako lanak eginez. Besteak beste IFEMA, CES Madrid, Madrilgo udaletxea, Travel Channel, Discovery Channel eta Stage-entzat (El Rey León eta My Fair Lady musikalak) hainbat bideo egin ditugu.

Séver laburmetraia ekoiztu eta banatu dugu eta baita Los amores dificiles dokuementala ere. Gaur egun “División de Honor” eta “Asier ETA biok” dokumentaletan ari gara lanean.

Gure lanak nazioarteko hainbat jaialditan aukeratu dituzte eta hainbat sari eskuratu ditugu. Documenta Madrid, Alcine, Asecan, Alcances, Fesancor, Mufest, Visual Madrid, Márgenes Online, EmPiezas Comunidad de Madrid, Flexiff (Melbourne), The London International Documentary Festival, Female Eye Film Festival (Toronto), FESANCOR (Santiago de Chile) besteak beste.



Deja un comentario