Nola filmatu da?

Irudiak HD kamera semiprofesional batekin filmatu dira eta soinua kamerara konektatutako mikrofono batekin grabatu da. Hauxe zen bestelako pertsonarik gabe dena grabatzeko modu bakarra, Asier eta nire arteko intimitatea nolabait mantentzeko.

Grabaketa Asier askatu zutenean hasi zen, 2010eko uztailean eta sei hilabetez luzatu zen, 2011ko urtarrilera arte. Ordutik hona artxiboko material asko pilatzen joan gara: prentsa artikuluak, grabaketa pertsonalak, telebistako irudiak, fikziozko filmeak, argazkiak etab. Grabaketa pertsonalak izan ezik, beste guztien eskubideen zai gaude. Eskubide hauek batzutan eskatu egin beharko ditugu eta beste batzuetan erosi. Bestalde, grabatutako material guztiari nolabaiteko forma emango dion gidoi batean lanean aritu gara. Orain azken muntaian lanean gabiltza.

Gidoiaren eskakizunak direla eta, hainbat pasartetan ni neu aterako naiz kamerari hitz egiten ( zati hauek grabatzeko daude oraindik) Off ahotsa ere erabiliko dugu, hauek dokumentalaren hainbat zatitan pisu handia izango dutelarik.



Deja un comentario