Nire Madrilgo lagunak

Bihar oso egun garrantzitsua izango da: nire Madrilgo lagunek dokumentala ikusiko dute. Eurek orainidk ez dakite, baina dokumentalaren zati oso garrantzitsu bat dira. Ez irudizko adieran, literalean baizik: filmean agertzen dira. Euren iritziak, galderak eta kezkak neureak ere badira eta urte guzti hauetan mundua ikusteko dudan moduan eragin garrantzitsua izan dute. Beste gauza askoren artean, hortaz hitz egiten da filmean. Proiektua hasteko arrazoi bat Asier eta nire arteko laguntasuna azaltzeko nituen arazoak izan ziren eta filmea bi mundo hoiek gerturatzeko saiakera da. Bihar gauean 20 pertsona inguru bilduko gara etxea, gehienak aktoreak, eta lurrean botata (ez daukat hainbeste jenderentzako sofarik!) telebistaren inguruan, ardo eta garagardo artean, Asier ETA biok ikusiko dugu. Gustatuko ote zaie??



Deja un comentario