Mexikora bidean

Maletak egiteko momentua iritsi da. Bihar goizean Mexikon ospatuko den Docs DFra eramango nauen hegazkinean egongo naiz. Dokumental munduan dagoen koprodukzio foro garrantzitsuenetakoa da. 200 proiektu baino gehiagoren artean hautatuak izana bada berez sari bat eta ekoizleak bilatzeaz gain, Asier ETA biok banatzen lagunduko digun jendea aurkitu nahi dugu, telebistarako salmentak lortzearekin batera. Aukera bikaina da. Gainera ez naiz sekula Mexikon izan beraz, poz-pozik noa.

Orain maleta bukatzera. Ziur nago erabiliko ez ditudan gauza piloa sartu ditudala baina badakit bihar, aeroportura bidean nagoenean, zeozer ahaztu dudanaren sentsazioarekin joango naizela. Zalantzak, zerrendaren errepasoa…azkenean Mexikon behar dudan momenturaino ez naiz konturatuko beraz, Carpe diem!



Deja un comentario