Filmea

Asier eta biok Iruñeako kaleetan hazi ginen, urteak pasata bakoitzak bere bidea hartu zuen, berak Iruñan eta nik Madrilen. Hainbat urte beranduago Asier ETAn sartu zen. Kondena bukatu eta kalera atera zenean, kamera bat hartu eta grabatzen hasi nintzen, Madrilgo nire adiskideei nire betiko lagun Asier erakusteko nahiarekin, eskrupulorik gabeko terroristaren paperarekin bat ez zetorrela erakusteko asmoarekin. Proiektua aurrera zihoan heinean nire usteak ustel bihurtu ziren. Asier ez zen nik neure nahietara moldatu nezakeen pertsonaia bat. Ideiak oso argi zeuzkan pertsona bat zen eta ideia horiek askotan ez zetozen bat nik espero nuenarekin.