Ezin beti sortzen ibili

Denok dakigu produkzioa lanik aspergarriena dela baina zorionez guri asko gustatzen zaigu. Oraintxe paperen tramitazioekin eta egile-eskubideak gestionatzen ari gara (mundu bat) Asier eta biok bezalako film batekin lan asko dago egiteko, ordu beteko dokumental batean material asko erabili baitaiteke: argazkiak, prentsa artikuluak, telebistako irudiak, etab. Guztia, 80ko eta 90eko hamarkadak testuinguru egokian jarri eta filmean zehar agertzen diren detaileen inguruan informazioa eskaintzeko.

Bitartean, finantziazioan ere ari gara lanean. Betiko arazoa da hau. Dokumental batentzat beti da zaila (oso) dirua bilatzea. Erakunde publikoek ez daukate dirurik (orain are gutxiago) eta erakunde pribatuek ez diote etekinik ikusten beraz, jaialdietara, dokumentalei zuzendutako laguntza bereziengana jo behar dugu; produktore eta zuzendariaren poltsikoak hustutzearekin batera. Kasu honetan Merino anaiak, Aitor eta Amaia eta baita Doxa Producciones eta Cineatica Films erabat sartuta daude. Ekuadorreko gobernuak, euren “Instituto de Cine”ren bidez proiektuan parte hartu du garapenerako laguntzen bitartez. Guk bitartean bilatzen jarraitzen dugu. Edozein ideia ongi etorria da.

Eta bitartean telebista autonomikoen txanda da. Telefono deiekin hasteko momentua…



Deja un comentario