Crowdfundingerako bideoa

Atzo grabaketa eguna izan genuen. Helburua: crowdfundig kanpainarako aurkezpen bideoa grabatzea. Eguna lainotuta zegoen baina grabatu beharra genuen. Platoa: Mairen terraza. Zuzendari lanetan: Ainhoa. Orkestra: lagunak eta neska lagunak. Eta Mai, ninja moduan gora eta behera. Ainhoak batuta hartu eta guztiak zuzentzen hasi zen. Mugimendu guztiak behin eta berriz entsegiatu genituen dena prest eduki arte. Baina Madril plato konplexua da. Krisia dela eta desagertzear zeudela uste genuen eraikuntza langile talde baten presentzia izan genuen: pin pan, ratatatata, pasa bokadiloa, etab. Gu geurera, entsegatu eta entsegatu. Guztiak ondo atera behar zuen, hartze bakarra baikenuen.

Grabatzeko dena prest genuen momentuan, helikopteroa ere azaldu zen. Berdin zion. Behin, berriz, eta beste behin ere grabatu genuen koreografia guztia perfektu atera eta Ainhoak “moztu, hau ona da!” esan zuen arte. Orduantxe tanta batzuk erori ziren, jarrain sekulako zaparrada botatzeko. Grabaketaren amaiera. Datorren astean ikusiko da emaitza. Beste aldetik ere grabatu genituen gauzatxo batzuk, making of-ean ikusteko askotan kameran ikusten dena eta atzekaldean dagoena ez dela gauza bera…Zinemaren magia!



Deja un comentario