Crowdfunding-erako prestatzen

Hilabete honetan, beste mila gauzen artean, datorren asteotan hasiko den crowdfunding-aren prestaketan murgilduta gabiltza. Doxak bere aurreko lanean, “Los amores difíciles” dokumentalean (Espanian horrela finantzatu zen aurreneko dokumentala), erabilitako metodoa da eta uste dugu aproposa dela Asier ETA biok bezalako proiektu batentzat. Askatasun osoz lan egin nahi dugu eta horregatik uste dugu modurik onena gure ikusleen partehartze zuzena dela aukerarik onena. Dena prest dugunean puntuz puntu azalduko dizuegu zer den crowdfunding-a eta nola parte hartu.

Datorren astean proiektuaren aurkezpen bideoa grabatuko dugu beraz, egun hauetan entseguak eta eskulanak egiten gabiltza, crowdfunding-a hilabetea amaitu aurretik atera ahal izateko. Zuen arreta emango duen bideo bat egin nahi dugu, beraz dugun guztia emango dugu.

Bitartean, gure disenatzailea hainbat estilotako kartelak probatzen ari da. Laster erakutsiko dizkizuegu baina oraindik pixkatean sekretuan mantenduko ditugu; badakizue gauza onak beti luze joaten direla.

Datorren igandean hauteskundeak ospatuko dira Euskal Autonomi Erkidegoan. Guk, euskaldun peto-petoen modura, porra bat antolatu dugu gure facebookeko txokoan. Animatu parte hartzera. Sorpresa txiki bat egongo da irabazlearentzat.



Deja un comentario