“ASIER ETA BIOK” DOKUMENTALA GARAILE GUADALAJARAN

Guadalajara (Mexiko). Asier eta biok dokumentalak posprodukzioan laguntzeko lau sari irabazi ditu Guadalajarako zine jaialdiko (Mexiko) Guadalajara construye/Work in progress sailean. Amaia eta Aitor Merino anai arrebek zuzendudako dokumentala orain arte egin ez den moduan hurbiltzen da euskal gatazkara: adiskidetasuna. Bertan, Aitor Merino aktorea, bere haurtzaroko lagun Asier Aranguren ETAko kide izatera eraman zuten arrazoien azalpen bat bilatzen saiatzen da.

Hainbat enpresa zinematografikoz osatutako epaimahaiak 10 sari banatu zituen Work in progress sailean parte hartzen zuten 6 film latinoamerikarren artean. “Asier eta biok”ek horietako lau jaso ditu: bi minututako trailer komertzial baten edizioa, hasiera eta amaierako kredituen elaborazioa, kolore zuzenketa eta Mexikorako bidaia, han lan guzti hauek ikuskatzeko. “Dokumentalarentzat errekonozimendu internazional handia da eta aurrera jarraitzeko laguntza oso garrantzitsua, ehundaka pertsona proiektura gerturatu zituen crowdfundingaren arrakastaren ostean” dio Ainhoa Andraka (Doxa Producciones) ekoizleak. Filma, Ekuadorrekin batera ekoiztuta, datozen hilabeteotan estreinatuko da.



Deja un comentario