Agur Mexiko

Agur, Mexiko, agur. Itzultzeko momentua iritsi da. Zerutik idazten dut, Atrantikoaren gaineko txokoren batean. Ikaragarria dirudi baina azkenean ez zen ezer falta nire maletan. Mexikoren falta ordea bai sumatuko dudala. Baita bertan ezagututako latinoamerika osoko dokumentalista taldea ere. Ezinegonak, istorioak eta hainbat kasutan adiskidetasuna ere partekatu ditugu. Ikaskuntza ikaragarria ere izan da. Sekula, Amaiak eta biok proiektua hasi genuenetik, ez genuen sekula ikuspuntu komertzial batetik planifikatu baina hau bezalako merkatu batean, telebistetako eta salmenten arduradunek zure proiektua produktu bezala besterik ez dute ikusten. Ez kontatzeko beharretik sortutako lan pertsonal bezala….Salerosketarako produktu bat besterik ez.

Pasa den asterarte dokumentala artelan txiki bat denaren ideia erromantikoa nuen…Hainbat ideia erromantiko ametsak bezala dira, azkenean esnatu egiten gara. Berdin dio, guk nahi dugun istorioa kontatzen jarraituko dugu, merkatarien gustua betetzeko koma bat aldatu gabe, beti egin dugun moduan. Bide hori jarraituta ez dago porroterako aukerarik eta ze demontre, idealista batzuk gara. In Docs we trust!



Deja un comentario