Zine saioa

Carol izan zen alde egiten azkena. Goizeko seirak inguruan atera zen etxetik. Eskailaratatik, apur bat mozkortuta, buelta eman, besarkada bat eman ondoren, eta bere ohiko moduan, ikaragarriak eta ero puntu bat daukaten pertsona horien xarma bereziarekin esan zidan: “Aitor: viva la madre que os parió. Amaia y tú habéis hecho un gran, gran trabajo. Sois la hostia. Gracias” “Eskerrik asko zuri, eta zure amari mundu honetara ekarri izanagatik. Maite zaitut” erantzun nion nire atetik, naiz eta musuz betetzeko gogoa nuen. Carol nire arreba Amaiaren lagunik onena da. Ondoren Alegriarekin, nire neskalaguna, ohera joan nintzen, lehertuta. Egunean zehar bizitutako emozio guztiek gainezka egin zidaten; Olentzeroren zain dagoen ume bat bezala altxa nintzen: nire lagunek ia behin betikoa izango den kopia ikusiko zuten!

Gau magikoa izan zen. Hamarrak inguruan iritsi ziren eta mahaian, krisi garaiko menua jarri genuen: gazta pixka bat, patea (merke horietakoa), fuet, patata frijituak (boltsakoak), azeitunak eta “ganchitos” Bai, hala moduzko gonbidatzaile bat naiz. Baina ardoa eta garagardoa ez ziren falta eta horrelako afari batek behartzen duen moduan edan genituen. Carol, Veli, Juan, Ana, Víctor, Diego, Arturo, beste Diego, Natalie, Oliver, Alegría eta ni bildu ginen. Beste hainbat lagun falta ziren lana dela eta baina hori itzelezko aitzakia izango da berriz ere biltzeko.

Jaten bukatu genuenean, argiak itzali, telebistaren aurrean jarri eta azaldu nien ikusiko zuten kopia amaitu gabe dagoela; izango den muntaiatik oso gertu dagoela baina oraindik aldaketa batzuk egin behar ditugula, off ahotsak probisionalak direla, soinua falta dela, irudien posprodukzioa, etab. Komunera joateko behar bazuten joateko ze ez neukan poriekzioa geratzeko inolako intentziorik, komentarioak amaierarako gordetzeko eta mugikorrak itzaltzeko eskatu eta esan nien: “Azkenean iritsi da hainbestean itxoin dudan momentua. Orain jakingo duzue zertan egon naizen lanpetuta azken bi urteotan” Gelaren atzekaldean eseri eta play-ari eman nion.

Isilik pasa genuen filmeak irauten duen ordu t’erdia; batzuetan barre algarak entzuten ziren edo garagardo bat zabaltzen zuten zigarro bat erretzen zuten bitartean baina isiltasuna zen nagusi. Dokumentala istorioan sartuta ikusi zuten. Bukatutakoan txalotzen hasi ziren eta luze aritu ziren horrela. Orduan, aurrez aurre eseri nintzen eta zorionak eta galderen bonbardeaketa hasi ziren. Laster eztabaida gogotsu batean sartu ginen. Asko arritu ziren filmea zein ikuspuntutatik planteatuta dagoen ikustean. Suposatzen dut elkarrizketa eta politikaren inguruko diskurtso moralista gehiago espero zituztela. Gehien gustatu zitzaidana zera izan zen: berehala utzi genion filmea nola dagoen eginaren inguruan eztabaidatzeari eta filmeak zer planteatzen duen izan zen eztabaidaren gaia. Eta bapatean pasa zen, ikusi zutenak sortutako efektuagatik. Hori da, nire iritziz lan txukun bat egin dugunaren erakuspuntuetako bat. Horrela, eztabaida kuestio politiko, kultural eta nola ez, Asierrekin dudan laguntasunaren inguruan garatu zen eta biok, gure generazioko guztiak bezala -lehenagokoak ez aipatzeagatik- hazi garen gatazkaren inguruan, gatazkaren arrazoiak eta garrantzitsuago dena, gatazkaren irtenbideaen inguruan aritu ginen. Horiek dira ikusleei helarazi nahi dizkiegun galderak eta Asier ETA biok egiteko arrazoia.



Deja un comentario